Familia agurgarriak,
Aurtengo ikasturtean ere, ikastolak JUUL Kanpainan parte hartuko du. JUUL Kanpaina, irakurketaren zaletasuna bultzatzeko Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da. Jarduera horien artean dago, adibidez, ikasleek euskaraz idatzitako liburu gustukoenaren alde bozkatzeko apirilean ospatzen den JUUL Eguna. Durangoko Liburu eta Diska Azoka ere bertan dugula aprobetxatuz, euskal literaturako lanak opari ezin hobea izan daitezke. Hori horrela, HH 4 urtetik LH 6. mailara bitarteko familiek zuen seme-alaben bitartez, Berbaroren Haur Literatur Aretoa ekintzaren barnean, etxean jasoko duzue liburu gomendagarrien katalogoa.
Bestalde, kontuan hartu zuen seme-alabengan irakurzaletasuna bultzatzeko familiak ere bidelagun izan zaitezketela, esate baterako, herriko liburutegira joanez bertako liburuak aztertzeko eta aukeratzen laguntzeko edo bertan beraiekin irakurtzeko.
Zuen seme-alaben irakurzaletasuna sustatzeko lanean batera jarraitzeko asmoz adeitasunez agurtzen zaituztegu,
Kurutziaga Ikastola





