Irrien Lagunak Kurutziaga Ikastolara datoz!

Kaixo familia!

‘Irrien Lagunak’ Kurutziaga Ikastolara etorriko dira datorren martxoaren 26an, larunbata. Sasoi zailak igaro ditugu, eta ikastolan garai berri bati ere ateak zabaldu gura dizkiogu. Arratsaldeko saioa izango da “Elkartasun Jantokia” ikuskizuna, 50 minutuko iraupena izango duena. Ikuskizunagaz batera, txokolatea banatu eta aurretik tailerrak ere antolatuko ditugu. Hau da arratsaldeko egitaraua:

17:00: Sarrera eta tailerrak: aurpegi eta karetak margoketa.
17:30: Txokolate banaketa tailerrak irauten duten bitartean.
18:30: Irrien Lagunen ikuskizuna.

Sarrerak eskuratzeko, idazkaritzara jo beharko duzue. Sarrerak herritar orok izango ditu eskuragarri.

Animatu zaitezte irrien festara!