Larunbat honetan, irailaren 30ean, Elorrioko Arriola Antzokian Ikastolen Elkarteak antolatutako 2017-2018 ikasturteko hasierako ekitaldia izango da. Kurutziaga Ikastolak 50. urteurreneko oroigarria jasoko du beste hainbat ikastolekin batera eta bertan izango dira Urko Rodriguez, ikastolako zuzendaria eta Jon Elorrieta lehendakaria.
