Frontoirako aldapa: espaloian ez aparkatu

Kaixo famila,
Idatzi honen bidez Ikastolara sartzeko frontoira sarrera ematen duen aldapan EZ APARKATZEKO ESKATZEN DIZUEGU.
Jakitun gara kotxea nahitaezko erreminta dela, baina espaloian aparkatzeak arrisku egoerak sortzen ditu oinezkoentzat. Kontutan izan behar dugu sarrera irteeretan kotxeen erabilerak bat egiten duela ume eta familien sarrera irteerekin, eta ezbehar baten aurrean ahulenak pertsonak garela.
Egindako eskaria aintzat hartu.
Milesker
Kurutziaga ikastola