Ezohiko Batzar Nagusia: Berba egin genuenaz

Kaixo familia,

Hemen duzue aurtengo Ezohiko Batzar Nagusiaren deskargua:

Aurreko astean Kurutziaga Ikastolako Ezohiko Batzar Nagusia izan genuen. Asistentziari dagokionez, bertaratuen eta boto delegatuen batuketak quoruma gaindituta utzi zuen. Ikastola guztiona da eta baita erantzukizuna ere, parte hartzeko betebeharraz hasi zen batzarra.

Bozketa bidez hartutako erabakiak ondorengoak izan ziren:

KIDE BERRIA ARTEZKARITZA KONTSEILUAN

Artezkaritzako kide izateari utzi ziotenak, hauek izan ziren: Amaia Zarrabeitia, Izaskun Iturrioz eta Alaitz Atxurra. Beraien lekuan Enara, Laura Biritxinaga eta Mª Luz Guenaga sartzea onartu zen. Esker ona adierazi zitzaien irten direnei, eta sartu berriei aurrerantzean ekiteko gogoa eta animoa opa.

IKASTOLAKO ESTATUTUAK KOOPERATIBA LEGE BERRIARI EGOKITZEA

Kooperatiben lege aldaketaren ondorioz, ikastolako Estatutuen moldaketa egiteko beharra egon dela aipatu zen. Helburua Estatutu ulerterraza egitea izan zela azpimarratu zen, irtenbide juridikoak ematen dituen markoa eraikitzea eta segurtasun juridikoa ematen diena bazkide eta kudeatzaileei. 

Estatutu berriak egiteko prozesuaren berri eman zen eta bergogoratu bazkideek eskura dutela Estatutuen dokumentu berria Alexian. 

HEZKUNTZA LEGE BERRIAREN INGURUKO KEZKAK

Ikastolako Presidenteak jakinarazi zuen Parlamentuan onartu dena Hezkuntza Lege berriaren oinarria dela, ez Legea bera. Legea 2023ko ekainerako adostu nahi dela eta gaur egun legearen garapenean ari direla (legearen artikulazioan) Administrazioan.

Era berean, adierazi zen Ikastolen Elkarteak proposatutako ildoekin bat egiten zuela Kurutziagak, baina egungo oinarriak kezka batzuk ere sortzen zituela, gai asko argitzeke daudelako. 

2022-23 IKASTURTERAKO KUOTAK

Aurten indarrean egon diren kuotak %2 igotzea erabaki zen.

GALDERA ERREGUAK

Galdera erreguetan DBHko irteeren gaia eta ordutegi jarraiaren inguruko gaiak eztabaidatu ziren, biak ala biak datorren ikasturteko kudeaketa planean sartu eta kudeatzeko konpromisoagaz.