Elkarbizitza osasuntsua

Elkarbizitza osasuntsua

Zuen seme-alaben osasuna zaintzeko eta guztiok egoki elkarbizitzeko Ikastolak ondoko neurriak hartuko ditu:

Semea edo alaba Ikastolan ondoezik dagoela ikusten badugu, etxera deituko dugu bere bila etor zaitezten. Haurrari Ikastolan dagoenean botikaren bat eman behar badiogu, gurasoen edo legezko arduradunaren sinadura beharko dugu (ikasturteko gidako agiria ikusi), eta baita medikuaren errezeta ere.

Haurrek ondoko sintomak dituztenean: sukarra, gonbitoak, beherakoak…, ez ekarri ikastolara, mesedez. Horrela haurraren osasuna eta beste ikaskide guztiena zaindu eta bermatuko dugu.