[ARGAZKI GALERIA] LH2: Urkiolara irteera

Ikasturteari eta 1. zikloari bukaera emateko LH 2. mailakoak Urkiolako Parke Naturalera joan ginen. Interpretazio zentroan ibili ondoren Urkiolan dauden txokotxoak deskubritzeko ibilaldi bat egin genuen. Ondoren, bazkaldu eta tartea izan genuen naturaz gozatzeko eta naturan jolasteko.