Nor gara?
- Hezkuntza komunitatea gara, eta gure bizkarrezurra eta ardatza hezkuntza proiektu honekin konprometituta dauden ikasleak, gurasoak, langileak eta kolaboratzaileak dira.
- Kurutziaga Ikastola, gurasoen kooperatiba da, herri onura izaera duena, gizarte titularitatekoa, irabazi asmorik gabekoa, herrikoia, eta herriaren ekimenetik sortu dena.
- Kurutziaga Ikastola, ikastolen kolektiboarekiko elkartasuna duen unitatea da, eta Euskal Herriko ikastolen sarea garatzeko eta horren partaide izateko konpromisoa du.
Zer ezaugarri ditugu?
- Kurutziaga Ikastolaren hezkuntza proiektua propioa eta euskalduna da, eta curriculum proiektua, hizkuntza proiektua eta elkarbizitza proiektua barnean hartzen ditu.
- Kurutziaga Ikastolak euskal kultura eta euskara transmititzeko konpromisoa du sorreratik eta munduko gainontzeko kulturekiko irekia izango da.
- Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun iraunkorra sustatzeko konpromisoa du.
- Ikasleek ingurumenaren arazoak ezagut ditzaten eta horietaz jabe daitezen nahi du.
- Ikastolak akonfesionaltzat du bere burua
Nola jardungo dugu?
- Kurutziaga Ikastolak Durangaldean kalitatezko hezkuntza eskaini nahi du. Horretarako, etengabe egiten du hobekuntzaren eta berrikuntzaren alde.
- Kurutziaga Ikastola modu autonomoan eta elkarlanaren bidez kudeatzen da.
- Kalitatezko eskaintza lortu nahi da, hezkuntza komunitate osoaren baitan ahalik eta asebetetze mailarik handiena lortuko duen eskaintza, hain zuzen.
- Hezkuntza konpetentzia orokorrak lortzeko ardura, irakasleen, gurasoen eta ikasleen arteko elkarlan partekatuarena da, eta horrek gizarte osoaren elkarlana ere eskatzen du.
- Ordena eta diziplina elkarrenganako begirunean, elkarrizketan, elkarlanean eta solidaritatean oinarrituko da.
Non gaude?
- Kurutziaga Durangaldean txertatutako erakundea da, eta elkarrekintzen bidez ingurune horretan eragiten du. Horrela, ikastolaren, Durangoren eta Durangaldearen arteko harremana aberasten du.
- Ikastolak ahalegin berezia egingo du hezkuntza komunitate osoari zuzendutako eskolaz kanpoko jarduerak bideratzen. Jarduera horiek arlo curricularrean lantzen direnekin uztartuko dira.