Bihar San Fausto jaietako jaialdia Kurutziagan

Kaixo, familia:

Gogoratu, bihar, urriaren 16an, jai giroak bustiko duela ikastola. Durangoko jaiak ikastolara ekarri eta behar den bezala ospatuko ditugu HHn eta LHn.

Egin diezaiegun Patxikotxu eta Pantxikeri merezi duten harrera eta etor gaitezen guztiok jaietako jantziagaz (praka/gona urdina, alkondara/kamiseta zuria, zapia).

Jai-giro ederra izango dugu bihar gurean: dantzak, artopilak, buruhandiak, zezenak eta parranda!

Gora Durangoko jaiak! Gora guztiontzako jaiak!