Kaixo, familia hori:
Ohar honen bidez momentu honetan ikastolako kuoten egoera zein den gogorazi nahi dizuegu. Maiatzean pasatuko diren Kuota hauek apirileko berberak izango dira:
Gogoratu kuota hauen azalpena 2020/04/16 datako elkarrizketan eman genuela eta kriterio hauen arabera ebatzi zirela:
- Ikastolak galerak izan beharko zituela epealdi honetan.
- Ikastolako langile guztiak lanean ari zirela bere esparruetan eta Ikastolak ez zuela ERTE ez bestelako neurririk aplikatuko.
Guzti honengatik:
- Zerbitzu kuota guztiak kenduta daude.
- Material kuota kenduta dago apiriletik.
- Adin tarte guztietan kooperatibara ekarpen solidario bat egingo da, hau dela eta, 0-2 urteko geletan daudenak 40 euroko ekarpena egingo dute. Adin tarte honetan ekaina izango da azken kuota (ikastolara bueltatzerik ez balego uztailean).
- 3-16 urte bitarteko ikasleentzat abuztuan egiten den derrigorrezko ekarpena ez da kobratuko (61,92 €) .
Apirileko kuotan aplikatu zen martxoko kuoten konpentsazioa (deskontuak). Hile horretan familien alde gelditu bazen kopururen bat, maiatzeko kuotetan konpentsatu da falta dena.
Halaber, eskuragarri duzue dagoeneko Alexia plataforman maiatzeko faktura.
Adin tartea / Maila | Koop. Ekarpena | Materiala |
0 eta 1 urte (apirila-ekaina) | 40 € | |
2 urte (apirila-ekaina) | ||
3 urte – DBH4 (apirila-uztaila) | 61,92 € |
Chromebooken kobraketa berdin egiten jarraituko dugu LH6 eta DBH4 bitartean.