KUKU: familia eskola

Familia, agurgarria:

Oraingo honetan gonbite batekin gatoz Ikastolatik. KUKU! Familia Eskolarako gonbitea.

Zer da KUKU familia eskola?

Familiei emozioen inguruko gako, orientabide eta estrategien inguruan hitz egiteko eskola.

Zertarako da KUKU familia eskola?

Familia garapen emozionaleko lehen testuingurua da. Horregatik ezinbestekoa ikusten dugu oinarri horiek familiekin partekatzea, ikastolako profesionalekin batera bide hori garatu ahal izateko.

Nola egingo da KUKU familia eskola?

Ikasturtean 3 tailer egingo dira. On line jarraitzeko aukera izango da. Lehenengoa azaroaren 30ean. Bigarrena, urtarrilak 25ean eta hirugarrena martxoaren 29an.(aldi-bereko interpretazioa egongo da gaztelaniara).

Bertan izena emateko ondorengo lotura betetzea eskatzen dugu eta saioaren  aurretik zuen posta elektroknikoan jasoko duzue parte-hartzeko lotura:

Kuku familia eskola matrikula

Beste gabe, gonbitea luzatzea eta animatzea besterik ez zaigu geratzen. Aholku modura esan, adituak emandako gako eta orientabideak errazago jarraitzeko, komenigarria litzatekeela Kuku emozio programako baliabideak eskura izatea. Baliabide hauek ohiko saltokietan izango dituzue eskuragarri.

 

Elkar ikusiko dugulakoan  agurtzen gara.

KUKU! Arduradunak