Ikastola zabalik

Kaixo familia,

COVID-19ak sortutako larrialdi egoera honetan denok lanean egon arren, ikastola itxita izan dugu.

Gaurtik Aste Santuko oporrak bitartean egun eta ordutegi hauetan ikastola zabalduko dugu DERRIGORREZKOA DEN KASUETARAKO bakarrik.

Egunak eta ordutegia:

  • Martxoak 27, ostirala
  • Martxoak 31, asteartea
  • Apirilak 2, osteguna

 

  • Ordutegia: 10:00-13:00 bitartean.

Mesedez, hartu zuen osasun neurriak eta beharrezkoa ez bada ez joan ikastolara eta egin gestioak email bidez.

Kurutziaga ikastola