Ikaslearen eposta helbideak berraktibatzea ikasturte hasierako batzarretarako

Kaixo, familia:

Iazko ikasturtean ikasle bakoitzari email propioa zabaldu genion, ikusi genuelako Kurutziaga ikastolako dominiotik kanpoko emailek (yahoo, hotmail, enpresetakoak) arazoak sortzen zizkigutela “meetak” edo bilera telematikoak antolatzerakoan.

Datozen asteetan ikasturte hasierako batzar telematikoak antolatuko dira. Bertara sartzeko ikasleen eposta erabiltzeko eskatuko dizuegu eta horretarako aurretik aktibatuta izatea komeni da.

Antolaketa egoki eta segurtasun neurriengatik, LH3. maila eta hortik beherako ikasleen (0 urtetik LH3ra) e-postak barriro aktibatu beharko dituzue ikasturte honetan ondoko prozesua jarraituz (ikaslea aurtengo ikasturtean hasi bada ikastolan, pausu berberak jarraitu beharko dituzue):

 

  • www.gmail.com helbidean sartu:
  • Helbide elektronikoa sartu: ikaslearen izena eta abizena sartu (adibideaizenaabizena@kurutziagaikastola.net 
    • OHARRA: erabiltzaile modura .eus izango da, baina e-postara sartzeko BETI .net atzizkia erabili beharko da.
  • Aa123456 klabea sartu. Behin barruan sartuta klabea aldatu eta ondo gorde.