HH: Inauteriak
Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa lanetan. Aurten otsailaren 9an ospatuko dugu.
HH 1. zikloa (0, 1 eta 2 urte): Otsailaren 13an etorriko diren haurrek berriro mozorrotzeko aukera izango dute, nahi izanez gero.
Kontutan izan ez dela komeni osagarririk ekartzea eta mozorroa erosoa izan dadila.
Inauteri eguna | Ordutegia | Zerbitzuak | |
HH 1. Zikloa
(0, 1 eta 2 urte) |
Ume bakoitzak gura duen moduan mozorrotzeko aukera izango du (gai librea). | 7:30-14:30
GOIZEZ BAKARRIK |
Ohikoak |
HH 2. Zikloa
(3, 4 eta 5 urte) |
Ume bakoitzak gura duen moduan mozorrotzeko aukera izango du (gai librea). Gelan egitaraua eta jaialdia prestatuko ditugu, eta egunean bertan, umea etxetik mozorrotuta etorri beharko da.
|
9:00-12:00
GOIZEZ BAKARRIK Jantokian gelditzen diren umeen bila 12:30ean edo 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (irakaslearekin adostu bezala) |
Goizeko zaintza: normaltasunez.
Jantokia: normaltasunez. Autobusa: 14:30ean irtengo da. |
GOGORATU: otsailaren 12an eta 13an ikastolan jai da 3 urtetik aurrerako guztientzat.