LH: Oinetako erosoak

LH: Oinetako erosoak

Kanpo espazio berriaren irekierarekin batera, premia berriak agertu zaizkigu ikastolan. Horien artean eta kanpotik sartzen dugun hautsa dela eta, ikastola barruan erabiltzeko oinetakoen beharra ikusi dugu. Gure ikasleak, kanpoan gozatzen dutenaz gain, barruan lanean eta jolasean daudenean ere eroso sentitu daitezen, gelan oinetako eroso eta garbiak izatea derrigorrezkoa izango da hemendik aurrera. Oinetako hauek gelan geldituko dira eta beharrezkoa denean etxera eramango dira garbitzera.