HH: Familian Euskaraz Olgetan

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak, Berbaro Elkartearen bitartez, berriro jarri du martxan Familian Euskaraz Olgetan programa.

Egitasmoak, familia transmisioa landuz, euskararen erabilera sustatzea du helburu eskolan zein eskolatik kanpo. Horretarako, jolas dinamizazio saioak egingo dira parke eta eskoletan. Jolas saioak 3-5 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei daude zuzenduta eta doan dira. Haur guztiek heldu batekin etorri beharko dute.

Parte hartzea doakoa da baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da izena ematea astelehena orduko galdetegi honetan:

 FAMILIAN EUSKARAZ OLGETAN programan parte hartzeko galdetegia

ANIMATU PARTE HARTZERA!