HH: familia bilerak egiteko hitzordua hartzeko aukera eskuragarri Alexian maiatzaren 15etik aurrera

Kaixo familia,

Jakinarazi gura dizuegu familia bileren txandak hartzeko egutegia martxan izango duzuela Alexian maiatzaren 15etik aurrera. Horretarako, Alexian sartu beharko zarete hitzordua hartzera.

Alexian sekula sartu ez bazarete, idatzi mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Alexia familia APPa erabiltzen baduzue kontutan izan ikastetxearen kodea 193e dela.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza: