LH: Familia bilerak egiteko taula datorren astetik aurrera eskuragarri Alexian

Kaixo familia,

Jakinarazten dizuegu LHko familia bileren txandak hartzeko egutegia martxan egongo dela datorren ostegunetik aurrera Alexian. Horretarako, Alexian sartu beharko zarete hitzordua hartzera.

Alexian sekula sartu ez bazarete, idatzi mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Alexia familia APPa erabiltzen baduzue, ikastetxearen kodea 193e dela kontutan izan.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:

Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:

Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean  “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue, azaroaren 24tik aurrera, zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.

Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa:

Adeitasunez,

Kurutziaga Ikastola