HH 5 urte: Mendatara irteera

Kaixo, gurasoak:

Datorren martitzenean, maiatzak 10, Mendatako baserri batera joango gara egun pasa. Bertan animalia ezberdinak ikusiko ditugu.

Irteera: goizeko 9:30ean.

Itzulera: 16:30ean.

Egonaldiaren kostoa: 3€ (kuotan gehituko zaizue).

Eraman beharrekoa: Motxila, hamarretako txikia, bazkaltzeko ogitartekoa eta ura.

Gomendioak: bisera eta muda bat  eramatea komeni da.

 

  • Jantokian bazkaltzen geratzen diren umeak; jantokiko piknika edota etxean prestatutako bazkaria ekartzeko aukera duzue. Jarraian duzuen galdetegia bete mesedez jantokiko piknika nahi duzuen edo ez beteaz. Galdetegia biharko beteta egon beharko da, hortik kanpo ez da piknikik eskatuko.
  • Jantokiko piknika eskatzen baduzue ere motxila bat ekarri eramateko.

PIKNIKARI BURUZKO GALDETEGIA