HH 3 urte: Mañariara irteera

Kaixo, familia:

Ikasturte bukaerako irteera datorren asteartean, ekainaren 8an, egingo dugu. Mañarira joango gara eta egun erdiko irteera izango da.

Egun honetan 9:00-9:15etarako gelan egon beharko dira haurrak, mesedez ordua errespetatu.

Eguerdian (12:00etan)  etxera joaten diren haurrak, 13:00etan batu beharko dituzue ohiko lekuan. Gainontzeko ordutegiak berdin mantenduko dira.

Irteera: 09:30etan

Itzulera: 13:00etan

Irteeraren prezioa: 3 euro (ekaineko kuotan gehituko zaizue)

Eraman beharrekoak:

  • Eguzkia bada, txapela eta eguzkitarako krema (etxetik emanda)
  • Bazkaria (piknika)
  • Ura
  • Motxila txiki bat
  • Arropa eta oinetako erosoak

 

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknik-a jasotzeko aukera dute. Jasoko duten  poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dte. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu eta piknik-a.

Aukera hau baliatu nahi duzuen edo ez jakiteko, irakasleek paperean helaraziko dizue oharra eta hau beteta ekarri beharko duzue ostiralerako.

Agur bat,

Irakasleak