Kaixo familia,
Ohar honen bitartez Hezkuntza Saileko jarduera protokoloaren inguruan jasotako azken aldaketaren berri eman nahi dizuegu. 3, 4 eta 5 urteko geletako burbuilak gelaka izan beharrean mailakoak izango dira orain, hau dela eta, gelako antolaketatik mailako antolaketara pasatuko gara astelehenetik aurrera. Momentuz hau izan da jaso dugun aldaketa bakarra hortaz, gainontzeko neurriak berdin jarraituko dute (sarrera irteera ordutegiak, eskuak garbitzea…)
Mailako antolaketa egoki baterako geletarako sarrerak nundik egin azalduko dizuegu jarraian:
5 urte: Berdin mantenduko dira sarrerak.
4 urte: Nagoreren gelako umeak kakoen ondoko ate txikitik sartu beharko dira. Nadia eta Garaziren gelako umeak aldiz, karrajoko lehenengoko ate handitik sartu beharko dira.
3 urte: Ixoneren gelako umeak kakoen ondoko ate txikitik sartu beharko dira. Andoni eta Izaskunen gelako umeak aldiz, karrajoko lehenengoko ate handitik sartu beharko dira.
Edozein zalantza badaukazue galdetu zuzenean irakasleei. Harrera gelako informazio taulan ere izango duzue adierazita zuen seme-alabak nondik satu behar diren.