Kaixo, familia hori:
Ekainaren 11n, ostirala, eta hurrengo astean (ekainak 14tik 18ra) klaseak goizez bakarrik izango ditugu, HH 1 zikloan (0, 1 eta 2 urte) izan ezik, hauek ohiko ordutegian jardungo dute eta.
Egun horietan jantokian geratzen diren umeen bila hurengo orduan etorri behar duzue ohiko lekura:
- HH 3 eta 5 urte: 14:15ean
- HH 4 urte: 14:30ean
Jantokian geratzen ez direnak betiko orduan irtengo dira.
Buletinak: Ekainaren 26an izango dituzue ikusgai Alexian.
ZUZENDARITZA