LH: ekainaren 11tik aurrera klaseak goizez bakarrik

Kaixo, familia hori:

Ekainaren 11n, ostirala, eta hurrengo astean (ekainak 14tik 18ra) klaseak goizez bakarrik izango ditugu.

Egun horietan jantokian geratzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko lekura. Jantokian geratzen ez direnak betiko orduan irtengo dira (12:30ean).

 

Buletinak: Ekainaren 28an  izango dituzue ikusgai Alexian.

ZUZENDARITZA