Kaixo familia:
Astebete inguruko froga egin ondoren (15:00etatik aurrerako irteerak) beste hausnarketa bat egin dugu eta azken aldaketa honek, ahuleziak indar guneak baino gehiago dituela ondorioztatu dugu. Hori dela eta, hemendik eta ikasturtea amaitu arte, eskegi tokiak berriz ere hasierako gunean izango dituzue. Hau da, lehen 2 urtekoen harrera gela zen lekuan.
Hortaz, bihartik hasita bertatik jasoko dituzue haurrak, goian aipatutako ordutik aurrera.
Milesker beste behin eta barkatu eragozpenak.
Irakasleak