HH 2, 3, 4 eta 5 urte: psikomotrizitate saioak

Kaixo, familia:

Ohar honen bidez aste santuko oporretatik bueltan psikomotrizitate saioekin hasiko garela jakinarazi nahi dizuegu.

  • Aurten saioak gelaka egingo ditugu, 3, 4 eta 5 urtekoek astero izango dituzte saioak.
  • 2 urteko gelek 15ero izango dituzte saioak. Apirilaren 25ean, 2 urte A-koek izango dute saioa (Iera) eta 26an, 2 urte C-koek (Marta). Hurrengo astean, maiatzaren 2an 2 urte B-koek (Maite) eta 3an 2 urte D-koek (Ane). Harrera gelan egutegia jarriko dugu zuen seme alaben saioa noiz den jakin dezazuen.
  • 9:00etan hasten diren saioetarako ordukotasuna zaintzea ezinbestekoa da. Behin saioa hasita, ezin da eten. Berandu datorren umeak ezin izango du parte hartu psikomotrizite saioan eta beste umeekin eta irakasleekin gelan geratuko da.
  • Umeak arropa erosoekin jantzita bidali (kamiseta manga motza (beroa egiten duenean) eta txandal praka edo elastikoa).

 

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK