Astelehenenan Generación Click saioa estreinatuko zuten ETB2n, 22:55etik aurrera. Mugikorrak eta sare sozialak erabiltzeak nerabeengan dituen ondorio larriak aztertzen ditu lanak: antsietatea, depresioa, kirurgia estetikoarekiko obsesioa, adikzioak, apustuak, agresibitatea, loezina, eskola-porrota eta, are okerrago, suizidioa. Azken hori gazteen heriotza-kausa nagusia bihurtu dela azaldu dute lehen atalean. Lau ataletako bakoitzean hainbat arazo eta gertaera aztertuko dituzte, eta, horretarako, guraso eta seme-alabak izango dituzte, bizitakoak kontatzen. Halaber, adituekin hitz egingo dute, hala nola psikologoekin eta medikuekin, baita mendekotasuna gainditu duten pertsonekin eta biktimekin ere.
Lehenengo atala EITBren Nahieran atalean ikusgai dago. Generación fármacos