Galdutako gauzen txokoa
Kaixo , familia:
Bigarren hiruhileko honen hasierarekin batera, gainezka daukagun galdutako gauzen txokoa hustera goaz. Zuen etxeetan arroparik, libururik edo bestelakorik faltan botatzen baduzue,mesedez, pasa zaitezte urtarrilaren 27a baino lehen Lehen Hezkuntzako eraikinean kokatuta dagoen txokotik, izan ere bertan jabe barik aurkitutako hainbat gauza batu ditugu ikasturte hasieratik hona.
Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.
Irakasleak