Adingabeentzako telefono mugikorrak: Lehen smartphonerako adina eta gomendatutako mugikorrak (pantallasamigas.net)

Espainiako Estatistikaren Instituzio Nazionalak 2019an “Espainiako etxeetan informazio- eta komunikazio-teknologien ekipamendu eta erabilerari” buruz egindako azterlanaren arabera, ebidentziak ezin ditugu ukatu. Espainiako Estatuan, oro har, oso zabalduta dago adingabeek teknologia berriak erabiltzea. Ordenagailuaren erabilera oso handia da (adingabeen % 89,7k erabiltzen dute) eta are handiagoa Interneten erabilera (%92,9k). Bestalde, 10-15 urteko biztanleen % 66k telefono mugikorra du. Sexuaren arabera, neskek gehiago erabiltzen dituzte teknologia berriak. Eta zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta gehiago erabiltzen dira IKTak, batez ere 13 urtetik aurrera; izan ere, Estatuan telefono mugikorra duten adingabeen ehunekoa % 84 baino handiagoa da.

Menores usuarios de TIC en los últimos tres meses. Año 2019

Jaunartzeak, urtebetetzeak, Gabonak, nota onak, horiek guztiak gertaera aproposak dira adingabeek gurasoei lehen telefono mugikorra eska diezaieten, edo gurasoek pausoa eman dezaten gailua erosiko dutela aginduz. Era batera edo bestera, gurasoek hartu beharreko erabaki zailen barruan sartzen da lehen mugikorra erostea. Zer adin da egokia lehen mugikorra oparitzeko?, Nola kudeatu behar dut mugikorraren erabilera?, Gainera, gurasoek jakin behar dute zein diren haur edo nerabeentzako mugikorrik onenak adinaren arabera.

ZEIN DA ADINIK ONENA LEHEN TELEFONO MUGIKORRERAKO?

Jorge Floresek, PantallasAmigas-eko zuzendari eta sortzaileak, galdera potoloari erantzun zion Deia egunkarian egindako elkarrizketa batean, Opari bat argibide askorekin izenburuagaz. “Zer adinetan ematea komeni da?”, erantzun du. “Gurasoek behar bezala laguntzeko behar besteko ezagutza eta denbora dutenean. Jakinik kasu gehienetan ez dela horrela, 13 urtetik behera iruditzen zaigu aukerak eta erronkak ez daudela ondo neurtuta”.

“Mugikorra oparitzea berekoia da. Abantaila gehiago ditu ematen duenarentzat jasotzen duenarentzat baino”, azaldu du Jorgek. “Oso opari eskertua da, eskuratzeko erraza, erosteko edo ez erosteko dilematik askatzen zaitu, eta mugikor bat nahi dut orain”. Halere, sakondu du: “Arrazoi asko daude aurre egiteko, eta oso gutxi dira eman behar dizkiogunak. Balantzan jartzea da kontua”.

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

Faktore asko hartu behar dira kontuan aukeratzen den telefonoa adingabearentzat onena izan dadin:

  • Telefono mugikorra edo smartphone-a: erantzun beharreko lehen galdera da. Aldea da lehenengoek oso funtzio mugatuak dituztela: SMS deitzea eta idaztea. Smartphone edo telefono adimendunek Internetera konektatzeko aukera dute, eta gehien erabiltzen diren app-ak instalatzeko gaitasuna, WhatsApp, Instagram, etab.
  • Erabilerraza: Android edo iOS izatea da gomendagarriena. Oinarrizko bertsioek bakoitzak bere sistema eragilea erabiltzen dute, eta ez da beti intuitiboa adingabeentzat, ezta gurasoentzat ere, sistema hori behar bezala konfiguratzea.
  • Trinkoa: adin horietan eskuak eta poltsikoak txikiagoak direnez, mugikorrak ez lituzke 6 hazbeteko pantaila edo 150 gramoko pisua gainditu behar.
  • Kalitatezko materialekin fabrikatua eta diseinu erresistentea duena: komeni da mugikorrak saihestea, askotan material sofistikatuagoak erabiltzen baitituzte, eta plastiko erresistenteagoak aukeratzea, Gorilla Glassek ziurtatutako pantailak eta baita zorroak eta babesleak ere, kolpe txikiekin hautsi ez daitezen.
  • Segurua: bai hardwarean bai softwarean, GPS lokalizazio-sistema, gailua segurtasunez blokeatzeko aukerak eta gure datuen kopiak gorde eta Guraso Kontroleko Sistemak instalatzea ahalbidetzen dutenak.
  • Prezioa: hemen betiko dilema aurkezten da. Mugikor erraz eta merke bat, urtez urte berritu behar duguna, edo pixka bat garestiagoa, askoz ere denbora gehiagoz erabil daitekeena.

SARTU ARTIKULURA GEHIAGO IRAKURTZEKO