20 maiatza, 2013

Orientazioa eta aholkularitza

Orientazioa, gure ikaslegoaren hezkuntza integrala deritzaiona lortzeko darabilgun bitartekoa da. Aurre hartzen duena eta aurrikusten duena, hau da, sendatzera baino lehenago aurrikustera bideratua dagoena. Hori dela eta halako garrantzia ematen zaio Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Orekatzailea eta osagarria, gure ikaslegoaren inguruan ikastolan ikus ditzakegun hutsune litezkeen haien aurrean. Ikasleen aniztasuna eta norbanakoaren garapena bultzatzen duena. Irakasle guztien, tutore izan ala ez, eta Orientatzaileen ardura da gainera.

Funtzioak

Honako galdera hau erantzungo litzateke:

Zertarako Orientazioa?

  • Ikasleak, gurasoak eta irakasleak orientatzeko.
  • Tutoreak eta gurasoak aholkatu.
  • Tutore eta gurasoekin elkarlanean aritzeko.
  • Guraso, irakasle eta ikasleen artean informazioa zabaldu.
  • Ikasle eta gurasoekin parte hartu.

Kasuan kasukoa, aurreko funtzioak talde hauengan beteko dira:

  • Ikasle guztiengan.
  • Ikasle jakinengan.
  • Tutore / irakasleengan.
  • Zuzendaritza taldearengan.
  • Sendiarengan.
  • Kanpoko inguruarengan (Berritzegune,…).