5 martxoa, 2013

Familiak ikastolan

Gurasoak, ikastolako bazkidea izanik, ikastola kooperatibari dagozkion gobernu organoetan parte hartuko du, bertan beharrezkoak diren erabakiak hartuko ditu, eta, bere mailan, hezkuntza komunitatearen ongizate orokorraren ardura hartuko du.

Era berean, ikastola eredua hobetzeko erabakiak hartuko ditu, ikastolako hezkuntza proiektuaz jabetuko da, eta proiektu hori ezartzeko koordinatuta jardungo du ikastolako eragileekin eta gainerako ikastolekin. Bide horretatik, euskara bultzatu eta zabaltzeko ekimenak ere indartuko ditu.

Gurasoak prestakuntza eta jarrera egokiak izango ditu seme-alaben heziketan aktiboki jokatzeko, bai zuzenean eta baita irakasleekin elkarlanean ere. Heziketa arloan, irakasleekin harreman ireki eta orekatuak izango ditu, elkar oztopatu gabe, eta leialak eta egiazaleak izango dira, pertsonaren heziketa baitago jokoan. Zenbait eremutan, irakasleekin batera heziketa partekatzeko jarrera zabala izango du.

Gurasoak irakasleen, ikasleen eta gizartearen nahiak, gogoak, asmoak kontuan hartuko ditu, eta ikastola eredua etengabe hobetzen lagunduko du, bereziki euskara eta kultura ekimenak babestuz.

Azkenik, etengabe aldatzen ari den gizarteko errealitate sozio-ekonomikoa aintzat hartuko du. Hezkuntza komunitatea hobetzen laguntzeko eta gizartea hobetzeko lankidetzan jardungo du irakasle, ikasle eta inguruneko erakunde sozialekin.

<