5 martxoa, 2013

Aisialdia eta tailerrak

KURUTZIAGA IKASTOLAK Berbaro elkartearekin batera antolatzen ditu ikastolako opor garaiko egonaldiak, aisialdia eta eskola osagarriak.

Astelehenetik ostiralera eguerditan eta arratsaldez tailerrak:

Marrazketa

Imajinatu, amestu eta irudikatu. Marraztea gustatzen bazaizu, Dalí, Picasso edo Van Gogh-en pausoak jarraitu nahi badituzu, hona hemen zure aukera.

Komiki tailerra:

Tin-tin, Asterix eta Obelix, Mafalda… marrazkiz eta hitzez jositako binetak. Zuk ere pertsonai bat asmatu eta istorio bat kontatu nahi baduzu, eguerdietan duzu aukera.

Sukaldaritza tailerra

Plater dibertigarriak egiteko prest??? Etorri eta Argiñanoren pareko platerak prestatuko dituzu.

Eguerditan Artista

Eskuak zikintzeko prest?? Aurton ere kolore ugari emango diogu eguerdiko tarte honi!! zeramika tailerrak, maketagintza, jolasak sortu eta hauekin jolastu, pintura teknika desberdinak, artista famatuak eta beraien obrak ezagutu eta transformatu, marraztu, margotu, birziklapena landu, sormena martxan jarri!, eta beste hainbeste egingo ditugu astero, ordubeteko saioetan.

Tailer ezberdinak:

Bitxigintza, ilustrazioa, moda diseinua, arkitektura fantastikoa…

Adi egon! Tailer ezberdinak egingo dira urtean zehar. Informatuta mantenduko zaituztegu!!!