Lehen Hezkuntzan (LH) (6-12 urte) pertsona modura garapen integrala lortzea dugu xedea. Umeak gizartean bizitzeko eta planteatzen zaizkion arazoei aurre egiteko tresnak izango ditu. Aldi honetan, logika eta arrazonamendua garatzen ditu, ingurua behatzen eta ezagutzen du, eta ulermen nahiz espresiorako tresnak eskuratzen ditu.
- Material propioa: TXANELA, KIMU eta EKI.
- Ikaskuntza esanguratsuaren eta ikasle aktiboaren bila lan egiten dugu.
- Haurraren etengabeko motibazioa bilatzen dugu.
- Aniztasuna errespetatzen duena.
- Gure proiektuak euskaldun izaera abiapuntu izanik, kultura unibertsalaren aniztasunaren eta aberastasunaren partaide egin nahi ditu ikasleak. Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak, euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena eskaintzen dugu.
Irizpide metodologikoak konpetentzialak eta integratzaileak dira. Ikasitako hura aplikagarri bihurtzen duen jardun metodologikoa. Ikaslea ardatz izanik, ikuspegi eraikitzailea, Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintza anitzari garrantzia emanez. Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin. Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin.