LHko OHARRAK

AZKEN EGUNETAKO ANTOLAKETA

Kaixo, familia:

Urtero lez, AFARI-DANTZALDIAz burutuko den JAIALDIA izango dugu barikuan, ekainaren 16an.

Hona hemen egitaraua:

17:30                   JAIALDIA (dantzak, kantak, …)

20:15                   AFARIA. Afal ostean dantzaldia LUHARTZ taldearekin.

(Ekainaren 13a izango da afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna, eta egunean bertan ez da inor onartuko txartel barik)

OHARRA: Aurten ez da erakusketarik egongo.

ADI: Jaialdi egunean eta hurrengo egunetan, klaseak goizez bakarrik izango ditugu.

 

Aipatutako egun horretan jantokian geratzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko lekura. Autobusa 14:30ean irtengo da. Jantokian geratzen ez direnak betiko orduan irtengo dira.

Jaialdirako prestatzeko HHko eta LHko ikasleak 17:00etan gelan egon beharko dute.

Gogoratu: ekainaren 19, 20, 21,  eta 22an klaseak goizez izango dira. Egun horietan, jantoki zerbitzua egongo da, eta antolaketa jaialdi eguneko berbera izango da. Gogoan izan, 22a, azken eguna, OSTEGUNA dela.

OHARRA: eguerdian umeen bila zatoztenak, edo betiko orduan edo 14:30ean etorri. Mesedez, ez zaitezte tartean etorri gure antolaketa ez oztopatzeko.

 

 

LH 4: EGUN OSOKO IBILALDIA

 

Kaixo, familia:

Datorren asteazkenean, ekainaren 14an , egun osoko ibilaldia egingo dugu. Goizeko 09:15ean oinez abiatuko gara Mendiolarantz, Mikeldi GR marrak jarraituz. Mendiolatik,  Sagasta auzotik pasa eta gero, Axpera iritsiko gara, eta  orduaren edo nekearen  arabera, bazkaria Gazagan edo Axpen egingo dugu. Itzulerarako ikastolako autobusa Axpen bertan  hartuko dugu arratsaldeko 16:00etan, beraz, 16:30ean hemen izango gara betiko ordutegia mantenduz.

Bidea luze samarra da, eta lokatz ugari aurkituko dugu, horregatik egokiena mendiko botak eramatea da. Motxiletan   beharrezkoa baino ez, pisua handia izan ez dadin . Soinean arropa gutxi, laster berotuko baikara,  eta gerrian edo motxilan, txamarra edo kirol-jertse fina. Jatekoari dagokionez, ogitarteko txiki  bat  hamaiketakoa  egiteko, eta bazkaltzeko, beste ogitarteko bat edo janaria ontzian sartuta, nahi duzuena. Edateko egokiena ura edo freskagarria, baina  latak ez mesedez! Txokolate, gailetak eta halakoak,  neurrian,  guztien artean banatzeko.

Autobusaren kostua  3 eurokoa izango da, eta banku bidez kobratuko zaizue, betiko moduan.

Jaso agur bero bat.

MARISA,IÑIGO, ANDER ETA ZURINE

(2017-06-09)

ADI! Jantokian gelditzen diren ikasleek bazkaria jantokitik jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura izango dituzte. Motxila ekartzea komeni da, bazkaria bertan sartuko diegu eta.

Aukera hau baliatu nahiko ez bazenute, mesedez, jakinarazi irakasleei astelehenerako.