Neguko oporretako ekintzak 2025

Kaixo, familia:

Mezu honen bitartez aurtengo neguko oporretan Ikastolak antolatuko dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu:

Abenduak 26, ostirala: Durangoko Izotz Pistara irteera.

  • Irteera ordua: 10:30etan Ikastolako frontoian. 15 minutu lehenago bertan egon beharko da.
  • Itzulera: 12:30ak aldera Ikastolako frontoian.
  • Prezioa: 10 €. Irteerak aurre egiteko gutxienez 8ko taldea eratu beharko da.
  • Norentzat: LH 1etik LH 6. mailara arteko ikasleentzat.
  • Izena emateko azken eguna: Abenduak 9, eguerdiko 12:00etan.

DURANGOKO IZOTZ PISTARA IRTEERAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA

 

Urtarrilak 2, ostirala: Euroligako saskibaloi partidua: KOSNER BASKONIA – FENERBAHCE

  • Prezioa:
  • Ikasleak (14 urtera arte): 13’5 € sarrera
  • Gurasoak: 18’5 € sarrera
  • Norentzat: Ikasle eta gurasoentzat. Joan-etorria norbere kontu.
  • Ordua: 20:00.
  • Izena emateko azken eguna: Abenduak 9.
  • Gehienez 60 sarrera egongo dira eta izen ematearen arabera banatuko dira.
  • EZ DA EGONGO AUTOBUS ZERBITZURIK.

 SASKIBALOI PARTIDURAKO SARRERAK ESKATZEKO GALDETEGIA