Maiatzaren 19an eta 20an auzolan egunak antolatuko ditugu: zatoz!

Kaixo familia,

Arrazoi desberdinengaitik, martxoko auzolan egunak atzeratu egin genituen, eta lan hori maiatzaren 19an eta 20an egin gurako genuke.

Hezkuntza komunitate gisa eta kooperatiba izaerari jarraiki, guztion (familia, ikasle, langile…) parte hartzea bermatuko duen erronka berri horri heldu gura dio ikasturte honetan ere. Iazko ikasturtean izandako esperiantziari jarraiki, konbentzituta gaude era honetako ekimenak gure komunitatea aberasten duela.

Udaberri honetan aurreikusten dugun lana margoketa lanak izango dira, bai ikastola barruan (gela eta karrajoak) bai kanpo espazioan.

Animatu eta eman izena beheko galdetegia maiatzaren 5a baino lehen.

IZENA EMAN