KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. ELKARTEAREN OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Kurutziaga ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du, 2025eko urtarrilaren 22an, asteazkena, 17:00ean lehen deialdian eta 17:30ean bigarrenean.

 

LEKUA: KURUTZIAGA IKASTOLAKO HHko ERAIKINA

GAI ZERRENDA:

  1. Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko.
  2. Artezkaritza Batzordeko ordezkari berrien hautaketa.
  3. 2023-2024 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa, urteko kontuen onespena eta emaitzen banaketa, hala balegokio.
  4. 2024-2025 ikasturteko Kudeaketa planaren aurkezpena eta aurrekontuen onarpena, hala balegokio.
  5. Galdera erreguak

OHARRAK

Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko  orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten  pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.

Durangon, 2024ko abenduaren 17an

Lehendakaria

Mari Luz Guenaga