KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. ELKARTEAREN OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Kurutziaga ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du, 2019ko abenduaren 11an, asteazkena, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean.

 

GAI ZERRENDA:

  1.  Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko.
  2. 2018-2019 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa, urteko kontuen onespena eta emaitzen banaketa, hala balegokio.
  3. 2019-2020 ikasturteko Kudeaketa planaren aurkezpena eta aurrekontuen onarpena, hala balegokio.
  4. Galderak eta erreguak.

 

OHARRAK

Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.

 

Durangon, 2019ko azaroaren 9an

Lehendakaria

Alex Ortuzar