Kurutziaga ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du, 2024ko urtarrilaren 25ean, osteguna, 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarrenean.
LEKUA: KURUTZIAGA IKASTOLAKO HH ERAIKINEAN
GAI ZERRENDA:
- Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko.
- 2022-2023 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa, urteko kontuen onespena eta emaitzen banaketa, hala balegokio.
- 2023-2024 ikasturteko Kudeaketa planaren aurkezpena eta aurrekontuen onarpena, hala balegokio.
- 2023-2024 ikasturteko kuota proposamena.
- Galdera erreguak
OHARRAK
Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.
Durangon, 2024ko urtarrilaren 9an
Lehendakaria
Mari Luz Guenaga
ZAINTZA ZERBITZUA:
Batzarra dagoen bitartean seme/alaben zaintza zerbitzua erabiltzea nahi baduzu, bete hurrengo galdetegia urtarrilaren 23a baino lehen: ZAINTZA ZERBITZUA