Irudi berritua estreinatu du Kurutziagak

Hementxe duzue Kurutziaga ikastolaren iruditegi berria. Azkenengo Batzar Nagusian aurrerapen bat erakutsi genizuen, eta oraingo honetan iruditegi berriaren inplantazioa martxan da.  Horrela, komunikazioan sortu diren erronka berriei aurre egin guran, Kurutziagak sasoi berri bati ekin dio.

Baina, nondik dator irudi hau?

Logoek badute beraien jatorria, ibilbidea eta funtzioa. Kurutziagaren kasuan, orain arteko logotipoak ondo baino hobeto islatu ditu gure baloreak eta baita erronkak ere. Horregatik, hemendik aurrerako iruditegia orain artekoaren garapena izango da:  lauburuak oinarrian egoten jarraituko du. Arantza Lejarreta Kurutziagako irakasle ohiak 40. urteurrenerako grabatutako bideoan lauburu horren jatorria azaldu zuen.

 

Iruditegia berritzeko Sorland Komunikazio Agentzia izan dugu bidelagun. Joan zen uztailaren hasieran Focus Group bat egin genuen ikastolako guraso, ikasle ohi, irakasle eta Artezkaritzako kideekin irudi berriaren norabidea eta helburuak zehazteko. Harrezkero, lanean jarraitu dugu gure euskarri guztiak iruditegi berrira egokitzeko. Hala ere, iruditegiak arlo askotan eragiten du, eta aldaketa apurka-apurka egingo dugu. Boletin honetan igarriko zenuten aldaketa eta baita gure sare sozialetan ere. Instagram, Facebook eta X erabiltzen ditugu. Oraingo honetan Mastodon ere gehitu dugu. Kurutziagako sare sozialak jarraitzera animatzen zaituztegu. Hala ere, gogoan izan familiekin komunikazio kanal ofiziala ostegunetako boletina dela.
Gure komunitatearen gustukoa izatea espero dugu!