Kaixo, familiak:
Lehen hiruhilekoaren bukaera gero eta hurbilago daukagu, hori dela eta, tutoreak hasiak dira ikasleek ikasturtearen lehen zati honetan izan duten ibilbideari buruzko informazioa familiekin partekatzeko elkarrizketak antolatzen.
Iaz bezala, elkarrizketa hauetako hitzorduak Alexia bitartez adostuko ditugu (ikusi bideo tutoriala).
Hurrengo egunetan izango dituzue aktibo txandak hartzeko egutegiak:
- HH: azaroaren 18tik aurrera.
- LH: azaroaren 22tik aurrera.
- DBH: abenduaren 10etik aurrera.