Etorkizuna elkarrekin eraikitzen: azaroaren 27an, 17:00etan EMAN IZENA

Kaixo familia agurgarriak,

Kurutziaga Ikastolan, azken hilabeteotan, gure misioa eta balioak lantzen aritu gara hausnarketa prozesu estrategiko baten baitan. Lan hau komunitate osoarekin partekatu eta osatu nahi dugu, eta horregatik gonbidatu nahi zaituztegu azaroaren 27an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, egingo dugun lanketa saiora.

Saioaren helburua honakoa da: Kurutziaga Ikastolako hausnarketa estrategikoa egiteko osoko ikuspegia lortzea denon artean, hezkuntza komunitate guztiari hitza emanez. Bilera honetan egin beharreko lana ere oso argia da: Talde motorean (Proiektu taldean) azken hilabeteotan egindako lanaren gainean zuen ekarpenak egitea, zuen ikuspegia eta iritzia gehitzea, proiektu hau erabat partekatua eta kolektiboa izan dadin.

Saioa baino lehen, nahi izanez gero, misioa, balioak eta Hezkuntza Proiektuaren ardatza posta elektronikoz bidaliko dizkizuegu, lasai irakurtzeko eta nahi baduzue aurrez hausnartzeko.

Mari Luz Guenaga, Ikastolako presidentea