Eskola kiroleko jarduerak etenda

Guraso agurgarriak:

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Eskola Kirola sailetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailaren ebazpenaren ondorioz, hau jaso dugu: “Eten egin dira edozein erakundek egiten dituen kirol-jarduera guztiak (kirol-klubek, gurasoen elkarteek, ikastetxeek, kirol-zerbitzuak ematen dituzten enpresek, udalak, …). Hau da, lehiaketa-jarduerak (partida edo lehiaketa-jardunaldi ofizialak eta/edo ez ofizialak edo «lagunartekoak»), irakaskuntza-jarduerak (entrenamenduak, hastapen- eta teknifikazio-ikastaroak), eta jolas-jarduerak (mendi irteerak…).”

 

Hau dela eta, entrenamendu eta ondorioz beste ekintza guztiak ez dira burutuko egoera hobetu arte.

 

Halaber, LH 4ko kirolari berrien ekipaiaren eskaria ere aurreragorako utzi da.

 

Bitartean, aipatutako eta jasotako gomendio guztiak jarraituz, ekintza guzti horiek aurrera ateratzeko protokolo eta jarduera ezberdinak lantzen ari gara ikastolan, osasun neurriak zainduz eta bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuz, ekintzak berrartzeko aukera izan bitartean.

 

Ekintza bakoitzaren hasiera eta jarraibideak zehazten joan ahala informazioa helaraziko zaizue.