Eskola Errefortzuak

Lehen Hezkuntza eta DBHko eskola errefortzuak martxan dira.

Astean ordubeteko bi laguntza-saio izango dira, 3-4 ikasleko taldetxoetan eta Ikastolan bertan.

LEHEN HEZKUNTZA OROKORRA (matematika, euskara, gaztelania…)

– LEHEN HEZKUNTZA INGELERA

– DBH OROKORRA (matematika, euskara, fisika, gaztelania…)

– DBH INGELERA

Eskola errefortzuetako taldea osatzeko beste ikaslek eman beharko du izena. Hileroko kuota 65€-koa izango da, eta ordutegia, normalean, klaseak bukatu ostean izaten dira, hau da, 16:45etik aurrera edota 15:00etan DBHkoen kasuan.

Beraz, izena eman nahi izanez gero, jo ikastolako idazkaritzara edota idatzi gazteak@berbaro.eus–era. Bertan emango dizuete informazio guztia.