Elkarbizitza osasuntsua

Zuen seme-alaben osasuna zaintzeko eta guztiok egoki elkarbizitzeko Ikastolak ondoko neurriak hartuko ditu:

Semea edo alaba Ikastolan ondoezik dagoela ikusten badugu, etxera deituko dugu bere bila etor zaitezten.

Haurrek ondoko sintomak dituztenean: sukarra, gonbitoak, beherakoak…, ez ekarri ikastolara, mesedez. Horrela haurraren osasuna eta beste ikaskide guztiena zaindu eta bermatuko dugu.