DBH: EKI familia-eskolak

EKI familia-eskolak

Kaixo, familia:

Mezu honen bidez EKI proiektuari buruz antolatu ditugun Familia Eskolen jardunaldien berri ematera gatozkizue.

Aurten hiru saio aurreikusi ditugu:

1.Saioa:    Urriaren 31n, asteartea        EKI proiektuaren azalpen orokorra

2. Saioa:  Azaroaren 7an, asteartea     Chromebook eta Google Driven erabilera

3. Saioa: Azaroaren 14an, asteartea    EKIko unitate didaktiko baten azalpena

Saio guztiak 18:30-19:30 bitartean izango dira, DBHko 4C gelan. Jardunaldi irekiak diren arren, bereziki  1. mailan seme-alabak dituzuen familiei zuzenduta daude. Bigarren eta hirugarren saioetarako zuen seme-alaben chromebook-ak, chromebook-etara sartzeko pasahitzak eta plataforma digitalera sartzeko pasahitzak ekarri beharko dituzue.

Besterik gabe,

DBHko koordinatzailea