DBH 3 eta 4: atzerrian ikastaroak egiteko beka-deialdia

Atzerrian ikastaroak egiteko beka-deialdia

DBH 3 eta 4. mailetako ikasleek 2018ko udan atzerrian ingeleseko, frantseseko eda alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia argitaratu da.

Norentzat: DBH 3 eta 4. mailetan dauden ikasleak.

Baldintza: Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

 

Plazak:

Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

1. Ingelesa Irlandan

70

20

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

32

3. Frantsesa Frantzian 30

20

 

  1. tarteansartuko dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntza eta beken deialdian beka jaso duten ikasleak.
  2. tartean, berriz, aurreko paragrafoan zehaztutako deialdian bekarik jaso ez duten ikasleak.

Informazio gehiago: sartu hemen

Plaza eskaria egiteko sartu lotura honetan, bete eskabidea, inprimatu eta sinatu (bai ikasle bai tutoreak) eta ikastolako idazkaritzara ekarri azaroaren 24a baino lehen.