DBH 3: Bilera deia
Kaixo, familia:
Pasa den ikasturtean zuen seme-alabek Ebaluazio Diagnostikoko frogak egin zituzten. Froga horien arduraduna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila da, eta urte birik behin egiten dira Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailan.
Frogen emaitza orokorrekin batera, familia bakoitzari banatu beharreko bere seme-alabaren emaitzen txosten indibidualak jaso ditugu.
Egokia iruditu zaigu txosten indibidualak besterik gabe eman ordez, batzar labur batean, emaitza orokorrak azaltzea eta, ondoren, familia bakoitzari bere seme-alabaren txosten indibiduala banatzea.
Batzarra datorren ostegunean, maiatzaren 24an, burutuko dugu Ikastolako Batzar Gelan, arratsaldeko 18:00etan.
Bestalde, Ebaluazio Diagnostikoen azalpenak amaitzerakoan, Ikastolako Presidenteak eta Zuzendariak 2018-2019 ikasturterako DBH 4. mailako gela kopuruekin erlazionatutako diru laguntzen inguruan hartu diren erabakien berri emango dizuete.
Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.