LH 5: Bilera deia

LH 5: Bilera deia

Kaixo, familia:

Datorren ikasturtean zuon seme alabak LH6. mailan egongo dira. EKI LMH METODOLOGIA ERABILIZ,  konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzan murgilduko dira bere osotasunean. Hau dela eta 2018-2019 ikasturtetik aurrera dispositiboen (ordenagailuak) erabilera geletan handitu egingo da, beharrezkoa eginez bakoitzak berea izatea.

Gai honen inguruko azalpenak emateko, eta eduki ditzakezuen kezkak argitzeko nahian, datorren maiatzaren 21ean bilera batera deitzen zaituztegu, arratsaldeko 6etan ikastolako Batzar Gelan.