Kaixo, familia:
Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH 2. mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Lizarrara (Nafarroa) joatea erabaki dugu. Martxoaren 27, 28 eta 29an joango gara, hau da, astelehenetik asteazkenera. Astelehenean, goizeko 08:45ean irtengo gara ikastolatik, eta asteazkenean, 14:30ean helduko gara, ikastolara bertara.
Ekintza hauek egingo ditugu:
- Martxoak 27: Lizarrako kanpinean gauzak utzi, eta autobusak Villamayor de Monjardinen utziko gaitu. Herria ezagutu eta Lizarrako kanpinera egingo dugu txangoa oinez.
- Martxoak 28: Mugituz abentura enpresarekin egun osoko ekintzak burutuko ditugu (eskalada eta altuera frogak).
- Martxoak 29: Kanpineko instalazioez gozatu eta etxera buelta. Egun honetan bazkal ordurako ikastolan egongo garenez, hala nahi duenak ikastolan bazkaltzeko aukera izango du.
Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:
- LEHEN EGUNERAKO HAMAIKETAKOA eta BAZKARIA* (Kanpinean afaria emango digute)
- Lo zakua.
- Burukoa, hala nahi badute. Aterpetxean ez dago burukorik.
- Motxila txiki bat.
- Berokia eta zira edo txubaskeroa. (datorren eguraldiaren arabera)
- Mendiko botak eta kirol-zapatilak.
- Arropa erosoa. Abentura ekintzak egiteko egokia.
- Nezeserra eta toalla.
- Dutxarako txankletak.
- Aterki txiki bat (datorren eguraldiaren arabera)
- Gizarte-segurantzako txartela.
- Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinarazi behar zaio.
Egun hauetan ere, ikastolako araudiaren arabera jokatuko dugu. Beraz, jarrera desegokiak edo bestelako gorabeherak egoten badira, ikastolako araudia aplikatuko da.
Telefono mugikorrak:
- Ikasleek ezingo dute mugikorrik eraman. Familiek ikasleekin komunikatu beharra izanez gero, ikastolara deitu eta haiek jarriko dira kontaktuan irteeran dauden irakasleekin.
Irteera honen kostua 91€ ingurukoa izango da ikasleko, eta fakturan kobratuko da.