Kaixo, familia:
Datorren ostiralean, urriaren 3an, DBH2kook, Mirandaola burdinola (Legazpi) bisitatzera joango gara, teknologia arlotik. Burdinolaz gain Chillidaren lantegia ere bisitatuko dugu.
Egun trinkoa denez, goizeko irteera izango da, 8:45ean irten eta 14:45tarako bueltan izango gara. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du eta bazkal ordurako ikastolan egongo gara.
Txangoaren kostua 26€ ingurukoa izango da eta kuotatik pasatuko zaizue datorren hilabetean.
Jaso agur bero bat.
Teknologiako irakasleak